XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GLOSARIOA

ABDUKZIO. Izaki estralurtarrek lurtarra bahitzeari abdukzio hitzaren bidez adierazten da.

ARGI-URTE. Argiaren abiadurarekin (300.000 km/seg) argi-izpi batek urte batean betetzen duen distantzia.

BIT. Informatikan erabiltzen den informazio-unitatea.

DRAKE-REN FORMULA. Probabilitateetan oinarriturik Drake astronomoak formula bat asmatu zuen, eguzki-sistematik kanpo egon daitekeen bizitzako probabilitateak kalkulatzeko.

ERDI-MAILAKO IZATEAREN LEGE. Erizpide honen bitartez, gure kasuan ematen diren baldintzak oso amankomunak izango dira kosmoan barrena eta, beraz, estrapolazioak egitea zilegizko metodologia izango da.

ERRALDOI GORRI. Izar bat hiltzear dagoenean ia hidrogeno guztia helio bihurtu du.

Fase horretan hasiko da, tamainaz, handitzen erraldoi bihurtu arte.

Horrelako egoerara heldu den izarra erraldoi gorri bihurtu dela esango dugu..

ESPEKTRO ELEKTROMAGNETIKO. Naturan, energia-mota guztien bitartez uhinek osatzen duten eremua.

HIRUGARREN FASEKO KONTAKTU. Estralurtarrei buruzko ikasketak egiten dituztenen artean, estralurtarren eta lurtarren arteko kontaktu fisiko dagoenean hirugarren faseko kontaktu gertatu dela esaten dute.

IRRATI-MAIZTASUN. Espektro elektromagnetikoan enerjia bajuko uhinek irrati-zonaldea betetzen dute.

Uhin hauek frekuentzia desberdinak dituzte.

Uhin bakoitza maiztasun zehatz batek definitzen du...